Historia

1903ko martxoan, Emil Combes frantziar lehendakariak erlijio Orde eta Kongregazioen desegitea eta beraien ondasunen konfiskazioa zekarren Elkarteen legea martxan jarri zuen. Erlijioso hauek jarraituak eta kanporatuak zeudenez, beraien apostolutza jarraitzeko beste leku berri bat bilatu zuten. KORAZONISTA talde bat 1903ko ekainean Errenteriara iritsi zen, Saint-Josephde Oloron-go Nobiziagotik zetozen. Eskola txiki bat sortu zuten Biteri kaleko 17.ean, hasiera 1903ko urrian emanez.

1912an, eraikuntzak jabez aldatu zuelako, Telleri-Alde zeritzoten lurretan Kuria Orokorraren egoitza izango zen etxea eraikitzea erabaki zuten.

1925ean "TELLERI-ALDE" handitu zuten eta eraikuntza berria bizimodu erli-jiosoa eraman nahi zutenentzat bideratu zen. Eraikuntza zaharra kongregazioko Kontseilu Orokorraren egoitz bezala geratu zen eta beranduago 1926tik 1936ra Goi Nobiziagoa ere izan zen.

"La Avenida de Navarra"-ko eskolako ikasle kopuruak igotzen jarraitzen zuen gehiegizkoa izateraino iritsi arte, baina handikuntza ezinezkoa zen. Eskaera handi haiei aurre egiteko 1960. urte inguruan "Telleri-Alde"ko zati bat egokitu zen bertan oinarrizko Batxilegoa egin ahal izateko.

Egoera hau konpontzeko 1965eko uztailean ikasle guztientzat eraikuntza berri bat egiten hasi ziren. Lan hauek 1967ko uztailean bukatu ziren, eta orduezkeroztik errenteriar askok beraien hezkuntza bertan hasi zuten.

Hezkuntza behar berriei egokituz, Bihotz Sakratuaren Ikastetxeak 89-90 ikasurtean B ikasteredua ezarri zuen. 91-92 ikasturtean jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen hasi ziren. Hurrengo ikasturtean Haur Hezkuntza (3-6 urte) ezarri zen, eta gaur egun 2 urteko ikasleen gelak martxan daude.

Hezkuntza Erreforma berriarekin (LOGSE) bat etortzeko 97-98 ikasturtean instalakuntza berrienak eta baita informatika gela, teknologia gela, plastika gela, laborategia etab. dituen bigarren hezkuntzako eraikuntza berria estreinatu zen.

 

Back to top