Nortasuna

Kristau hizkuntzako eliz-lana da Jesusen Bihotz Sakratuaren Anaien misioa garatzen duena: "Gazteria hczi eta jakiturian eta Jaungoikoaren jakiturian eta harenganako amodioan".

Gurasoekin, euren seme-alaben hezkuntzan arduradun lehendabizikoak eta nagusiak, batera gatoz gizakiaren, bizitzaren eta munduaren ikuspegi kristauaren ildotik hezitzeko lanean. Hezkuntz komunitateko kide guztiak gonbidatzen ditu Ikastetxeko kristau nortasunean elkarlanean aritzera, bai bere iharduera profesionalean bai bere jokaera pertsonalean.

Pertsonaren osoko prestakuntza eta bere dimentsio guztien garapena du jomugatzat:

1.- Bere nortasunari dagokionez honakoak bultzatzen ditu: autoestima sentimendua; askatasun, ardura eta betebeharren zentzuaren baloreak; pentsamolde kritikoa; barne bizitzarekin zerikusia duten jarrerak.
 
2.- Bere zabalpenari dagokionez honakoak bultzatzen ditu: besteekiko errespetuzko, ulerkerazko eta konfidantzazko jarrerak; justizia eta bakea sustatzeko giza konpromezurako gaitasuna; amodioa eta errespetua naturari.
 
3.- Gizakiaren kristau garapenari buruz: Kristo pertsona bezala ezagutu eta Berengana hurbildu,
elkartasunezko zentzua piztuarazi, konpromezuari hasiera eman, elizako elkartearen kide izatea sustatu.

HEZKUNTZ EGITASMOAK xede horien mailakako eta jarraikako burutzea zehazten du Hezkuntz Komunitateko kide guztien elkarlanarekin.

Gure Ikastetxeak, tradizio bihoztarrari zintzo eutsiz, hezkuntz eremuak sortu asmo ditu, bertan gazteek Jesus Nazaretekoaren mezu gizatartzailerarekin topo egiteko aukerak sortu daitezkeelarik. Zeregin hau berezko hezkunzkera batez burutzen dugu:   

Jesusen eskolan ikasten ditugu bere Bihotzaren bertuteak: otzantasuna , gizatartasuna eta urrikalpena. Bere dohaneko eta gupidazko eskaintza Jaungoikoaren ontasun eta gizakienganako bere amodioa.   

Pedagogia pertsonalizatu, ekile eta sortzaile baten alde egin dugu aukera, ikaslea, askatasuna, begirune eta konfidantza giroan, bere hezkuntzaren eta etorkizunaren eratzaile gisa gara daitekeelarik.   

Ikasle behartuenen gabeziei erantzun ematea bilatzen dugu: familiako, giroko,ekonomiakoarazoak; ikasketako eta jarrerako arazoak..., eta eskola-porrotera bideratzen duten eragile orori ere.   

Hezkuntza lanetan jartzen gara buru-belarri. Programazio eta metodologia eraberrituak hartu ditugu, benetako beharrei erantzuteko eta kristau baloreak proposatzeko bide ematen dutenak.

Gure hezkuntz ekintza garaien eta tokien beharretara egokitzen dugu; gizarte eta lan ingurunera zabalik; proposamen pedagogiko, didaktiko eta teknologiko berrietan ausart.  

Gure hezkuntz ekintza ikasgelaren eta ikastorduengaindik hedatzen dugu, aisiara eta haren probetxamendura zuzendutako iharduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen bidez. Giza eta kristau prestakuntzako mugimenduetara lotzen direnekin bat egiten dugu.

Back to top