Sputnik Taldea

ZER DA SPUTNIK?

Sputnik –Telleri, eskolako Pastoral Departamentuari esker eratutako aisialdi taldea da. Aurrenerabeei zuzendutako ekintza programa bat eskaintzen dugu, gainera, zuen seme-alaben heziketa sustatzea saiatzen gara.

Jarduera larunbatetan garatzen dugu 16:00etatik 18:00tara, giro alaian eta dinamikoan. Lehen dinamika orduan gaur egungo gaiak eta geure proiektuari buruzko balioak lantzen ditugu, eta bigarren orduan jokoak egiten ditugu non talde lana eta joko garbia sustatzen dugu.

Hiruhile bakoitzean asteburuko bizikidetza antolatzen dugu eta festa bat hiruhilearen bukaeran. Gainera, kurtsoan zehar, irteerak, tailerrak ,joko tematikoak eta hainbat gauza gehiago egiten ditugu.

Asistentzia EZ da beharrezkoa eta ahal den neurrian jarraitasuna eta puntualtasuna eskatzen dugu.

GURE HISTORIA 

1992an anai Korazonistek, asteburuetan aisialdi ekintzak egiteko beharra ikusi zuten, eta haietako 5ak abenturara abiatu ziren. Beraien asmoa kontuan hartuta, izen egokia bilatu zuten, eta hainbat aukera proposatu ondoren, Sputnik aukeratu zuten, Errusieraz, “Bidai adiskide”.

Lehenengo urtean, 53 ikaslek osatu zuten eta oso ondo pasatu zuten, bigarren urtean lagun kopurua ia bikoiztera iritsi zirelako.  Anaientzat lan izugarria zenez ekintzak izan zuen onarpenagatik, laster zenbait mailetako ikasle helduek eta ikasle ohiek , begiraleen taldera gehitu ziren.

Elkarte hau sortu zenetik gaur egun arte, 80 begirale eta 900 ikasle inguru gozatu dutela kalkulatzen da.

BEGIRALEAK 

Gaur egun, 10 pertsonek osatzen dute begirale taldea, astero ikasleekin jarduerak egiten dituztenak. Oro har, heziketako munduarekin lotutako jende gaztea gara. Zaharrenetik, 28 urterekin, gazteenera, 17 urterekin; beteranoenetik, 9 urtez daramana Sputnik-en, fitxaketa berrietaraino; guztiok lan egiten dugu topaketa bakoitzean ikasleak, gurasoak eta begiraleak primeran pasa dezagun.

Monitoreez gain, laguntza behar dugun uneetan hainbat pertsona gehiagok betetzen dute sorospen-funtzioa; DBH 2. eta 3. mailako ikasleak dira hauek.

SPUTNIK ETA GERO 

2009an jarraitzea proposatu zitzaion DBHko 3. mailako taldeari. Talde txiki bat bere azken urtean, baina dinamika saioetan mantentzeko gogo askorekin. Talde hauek hilabetean behin edo bitan biltzen dira eta bere adinaren arabera, hausnartzera gonbidatzen zaien saio batzuk egiten dituzte. Bizikidetzan parte hartzeari eta festei ere gonbidatzen zaie, ekintzetan eta monitoreen aldean parte hartzen.

PROIEKTUAREN BALIOAK

Elkarte honen hastapenetatik hezkuntza-balioei garrantzi handia eman zaie.  Gure helburua haurren heziketan beste osagarri bat izatea da. Horretarako, elkarteak balioetan oinarritutako proiektu bat sortu zuen, errespetu eta lankidetza giroan pertsona gisa hazten laguntzeko.

Gure sesioetan, aktualitate gaiak erabiltzen ditugu eta gure proiektuaren balioetan oinarritzen gara:

  • Solidaritatea
  • Ekologia
  • Fedea
  • Autoestimua
  • Errespetua
  • Adiskidetasuna
  • Askatasuna
  • Bakea
  • Erantzukizuna
  • Komunikazioa
  • Zuzentasuna

 SPUTNIKERA ETORTZEKO 10 ARRAZOI 

UMEENTZAT

  • Aterpetxetan konturatuko zara zure lagunen zurrunkaz.
  • Negu euritsu eta arratsalde hotzetan ez zara aspertuko gurekin jolasten.
  • Festetan zure gurasoen trebetasuna proban jarriko dugu.
  • Eskulanekin esku-trebetasuna garatuko duzu.
  • Hollywoodeko izar handiekin harremana izango duzu gure kotiloian.
  • Bakero bat bezala sentituko zara, erdi-arora itzuliko zara, pailazoekin barre egingo duzu, benetako piratak izango gara… ¿ausartzen al zara?
  • Larunbatak ezin hobeak badira zer esanik ez ekintza bereziek duten xarma.
  • Zure buruaz barre egingo duzu Txuri Urdinean.

Elkarrekin bizitzera, adiskidetasunaren garrantzia, partekatzera, birziklatzen eta ekimen ekologikoak izatera ikasiko dugu eta era dibertigarrian gauzatuko dugu.

GURASOENTZAT

  • Gaur egungo gaiei buruz ikasiko dute. Horretaz gain adiskidetasuna, errespetua eta solidaritatea landuko dute modu dinamiko baina hezitzailean ere.
  • Jaialdietan zuen gazte espiritua erakutsiko duzue zuen seme-alabekin jolastuz.
  • Arratsalde dibertigarri bat izan dezakete bere lagun eta begiraleekin.
  • Beste ikastetxeetako haurrekin harreman berriak sor ditzazkete.
  • Haurrak pertsonak bezala hezituko ditugu, beraien hezkuntzan beste atal bat garelako.
  • Asteburuetako irteeretan bizikidetzaren garrantzia ikasiko dute.
  • Tailer ezberdinetan beraien sormena eta trebezia landuko dute.
  • Iraganean beraien harreman publikoetan beldurra izan ez dezaten, lotsa hausten lagunduko diegu

 ARGAZKIAK 

Kurtsoan zehar, egunero egindako jardueren argazkiak egiten ditugu, primeran ibiltzen garela frogatzen dutenak. Urtero, kurtsoan parte hartu zuten guztiei ematen diegu kurtsoan zehar egindako argazki guztien bilketa DVD batean sartuta, baita aurreko kurtsoan egindako bideoklipa ere, oroigarri gisa izateko.

EGUTEGIA 

Astero egiten ditugun jarduerak prestatzeko klimatologiaren eragina kontuan hartzen dugunez gero, ezin dugu zehaztu aste bakoitzean egingo dugun ariketa zehatza, baino egutegi honetan adierazten dizkizuegu Sputnik egongo den egunak.

Back to top