Zerbitzuak

HAURTZAINDEGIA
Maila guztietako ikasleentzat irekia. Familia bakoitzaren beharretara egokitzeko bi ordutegi desberdin:
lehenengoa 07:30etatik 09:00etara eta bigarrena 08:15etatik 09:00etara.
JANGELA
Ikastetxeko sukaldean egunero prestatzen dira otorduak. Adinen baitan, txanda desberdinak daude.
biblioteca2
Liburutegia
Liburutegia asteazken eta ostiraletan egongo da irekita 17:00etatik 18:00etara. Liburuak hartzeaz gain, bakarkako edo taldeko lanak egitera joan daiteke bertara. Behar dituenaren eskura zenbait ordenagailu izango dira erabilgarri.

Ekintza Estraeskolarrak

INGELESA
Ingeleseko klaseak Errenteriako “Imagine English School” akademiaren esku izango dira. Lehen hezkuntzako 2. maila arte, astean ordu betez lantzeko aukera izango dute eta lehen hezkuntzako 3. mailatik aurrera, aldiz, 2 orduz.
Abaco3
ALOHA mental arithmetic
(ABAKO)
5 eta 13 urte bitarteko haurrentzat bereziki zuzendua dagoen programa bat da. Modu dibertigarri batean haien garunaren garapenean laguntzen du, eta aldi berean aritmetika mentala ikasten dute abakoaren erabilera eta behaketaren bidez, gaitasun analitikoak eta sortzaileak estimulatuz. Klaseak astean behin izango dira, ordu betez.
gimnasia2
Gimnasia erritmikoa
Ekintza honen bitartez, ikaslea kirol hau ezagutzen hasiko da, non balleta, gimnasia eta dantza konbinatzen diren. Astean bi egunetan izango da, ordubeteko klasea egun bakoitzean.
kenpo2
Kenpo Kai
Autodefentsarako arte martzial moderno bat da. Bere ikasketarekin batera barne sistema hobe ezagutzen da; esate baterako arnasketa lanak, meditazioa, barne energia, filosofia, medikuntza orientala, lan mentala… Astean bi egunetan izango da, ordubeteko klasea egun bakoitzean.
ajedrez2
Xakea
Ekintza honen bitartez erabakiak hartzen ohituko dira eta baita beraien emozioak kontrolatzen ere; Irabazteaz gain, galtzen ere ikasiko dute, eta baita erantzunkizun indibiduala onartzen. Ondo pasatzeaz gain, pentsamendua eta arrazonamendu logikoa estimulatzen du, erantzun egokiak bilatzeko. Klaseak astean behin izango dira, ordu betez.
euskal dantza2
Euskal dantza
Ekintza honetan ikasleak euskal ohiturak ikasteko aukera izango du musika eta dantzaren bitartez. Klaseak astean behin izango dira, ordu betez.
Back to top